- Home
- Nobedadeak
- Beste eguzkia
Beste eguzkia
Asunenbordako Domingo artzain bakartiak, etxaldea utzi eta gazte denborako amodioarekin, Josefinarekin, bat egiteko asmoa dauka bere bizitzaren gainbeheran. Baina egitasmo horren bidean, bere jaioterria, Alkabehere, okupatu duen gazte taldea agertuko da. Zer izan dezakete komunean artzain zahar batek eta okupa lotsagabe batzuk? Guztiz kontrajarriak diruditen jarrerek bat egin al dezakete? Nola? Balizko batasun hori egia bihurtuko da, bikote zaharrak eta okupa gazteek Urruti-Etxarte-Uhalde eraikuntza enpresaren eraso higiezinari aurre egin behar diotenean. Baina zaila da gazte zein zaharrentzat bide egiten ari duen gizarte modernoari aurre egitea. Denbora amaitzen ari zaie guztiei. Beharbada, pertsonek zein bizimoduek, aurki egongo dira denak beste eguzkiaren argitan.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin