- Home
- Nobedadeak
- Bone 4
Bone 4 El matadragones
Phoney Bonek hamaika arazori egin beharko dio aurre El matadragonesen, saga osatzen duen laugarren liburuki honetan. Amona Ben eta Thornekin batera, Bonek topaketa izugarria izango du Kingdokekin, mostrorratas deiturikoen buruarekin. Txanodunak erabateko gudarantz bultzatzen du bere armada. Norbaitek Thornen ametsak aztoratzen jarraitzen du eta amona Ben desagertu egiten da. Hori gutxi balitz, Phoney Bonek dragoi-hiltzaile boteretsu bat denaren ideia zabaldu du herritarren artean. Denentzat erakargarri den umorea eta narrazio epikoa uztartzen dituen Jeff Smithen Bone bihurtu da egun liburu dendetan aurkitu daitekeen marrazkidun nobelarik hoberenetarikoa. BONE kasik lehenengo agerpenean bihurtu zen klasiko, 1991. urtean hain zuzen, autoreak berak argitaratua. Ordutik, BONE liburuek 40 sari baino gehiago irabazi dituzte mundu osoan zehar, baita hamabost hizkuntzatan milioi bat ale baino gehiago saldu ere.
Iruzkinak 0 iruzkin