- Home
- Nobedadeak
- ¿Cipayos?
¿Cipayos? Policía vasca o brazo armado del PNV
Liburu honek Ertzaintzaren inguruan EAJk eratutako interesak salatzen ditu. Euskal burujabetzaren tresna gisa 1937an sortua, Ertzaintzaren ondorengo berreraketak, osaketak, orientazioak eta batez ere bere ibilbide errepresiboak hasiera batean espero zenetik asko urrundu du. Oinarri dokumental zabal eta sendoarekin, saiakera honek Ertzaintza EAJ alderdiaren polizia dela erakutsi nahi du, disidentzia politikoari aurre egiteko Madrilgo Gobernuaren zerbitzura dagoena. Irakurtzean euskal poliziak gizartearen partetik orain duena baino adostasun askoz handiagoa behar duela ondorioztatzen dugu. Amorruak ez dakar justiziarik, baizik eta gorrotoa eta ospe-galtzea. Egun batean, baliteke lehenago beranduago baino, EAJ boteretik kanpo geratuko da, burujabeagoak diren beste aukera batzuengatik ordezkatua akaso; orduan Ertzaintzak bere iraganari erantzun beharko dio eta liskar zibil eta zipaiokeri politikoko espiraletik irten. Eta iraun nahiko balu, euskal biztanleriak baldintza demokratikotan duen legedia ez beste ez luke onartu beharko.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin