- Home
- Nobedadeak
- Dorotea
Dorotea
XV. Etxepare saria (2021)
«Doroteak etxea zeukan euliz betea.
Gogaitu zen Dorotea,
ezinezkoa baitzen etxean lasai egotea.
Baina, nola lortu euli guztiak desagertzea?[…]»
Natura eta kultura, tradizioa eta traizioa dotore biltzen ditu Dorotea albumak: hona hemen amatxi, bakardadean, eguneroko deserotasunen eta eragozpenen aurrean, ausart, konponbide bila.
Testuaren aldetik, paralelismoak, segidak, errimak eskaintzen dizkigu, oihartzuna landuz, josta gaitezen; ilustrazioaren aldetik, bihurrikeria, konplizitate dotorea, iradokizuna eskaintzen digu, iragana oraineratuz eta aldarrikatuz, diberti gaitezen.
15,00 €
14,25 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin