- Home
- Nobedadeak
- El judío errado
El judío errado
Liburu honen egileak ikerketa, kazetaritzaren zehaztasuna eta esperientzia pertsonala elkartu ditu arabiarren eta israeldarren arteko gatazkaren oinarrietako bati buruz ohartarazteko: Israelgo estatua bera. Kronikek eta gatazkaren protagonistetako batzuekin izandako elkarrizketek estatu kolonial baten pentsaerara eta izaerara hurbiltzen gaituzte, haren auzokideekin ez ezik, bere buruarekin arazo larria duen estatua, hain zuzen. Ezkerrak eta eskuinak, ultra ortodoxiak eta laikotasunak, palestinarren aldeko mugimenduek eta kolono juduek nahasketa lehergarria osatzen dute. Horrek guztiak erakusten du bere burua «judutzat eta demokratikotzat» duen herrialdea den arren, benetan, Israel demokratikoa dela juduentzat, eta, batez ere, judua dela palestinarrentzat.
Iruzkinak 0 iruzkin