- Home
- Nobedadeak
- El negocio de la guerra
El negocio de la guerra
Gerrak egiteko moduak aldatzen ari dira. Armada klasikoen ondoan, konpainia militar pribatuak, paramilitarrak, gerrako gizonak eta mertzenario-armadak dira liskarretan aktore berriak. Gaur egun gerrak gutxiagotan egiten dira estatuen artean eta ohikoagoa izaten da horien barnean tropa erregular eta irregularren artean eta, kasu guztietan, populazio zibilaren aurka egitea. Eszenategi gehiegitan, negozio huts bihurtu da gerra, beste enpresa produktu, zeinaren mozkinak mila milioi dolar izan daitezkeen eta non, toki geografikoki estrategikoengatik lehian aritu ordez, laguntza humanitarioaren kudeaketa, natur baliabideak edo narkotrafikoaren kontrola lortzeko norgehiagoka aritzen diren. Liburu honek, zenbait hizkuntzatan emanik eta lehen edizioaren ondoren eguneraturik, gai horiei guztiei heltzen die hainbat espezialista ezagunek eginiko ikerketa eta azterketaren bidez.
Iruzkinak 0 iruzkin