- Home
- Nobedadeak
- El ocaso
El ocaso
Mundu itxi bat, gainbeheran, irteerarik eta egunsentirik ez duela agerian duena da El Ocaso liburuan erretratatzen dena, eguzkiaren eta handitasunezko ametsen erorketa, eguzkia sortzen den inperioan. II. Gerrate mundialaren ostean ezegonkortasuna eta larritasuna Japoniako belaunaldi berrien jabe egin zen. Ohiturazko eta militar familien unibertsoa suntsitu. Eleberri hau familia aristokratiko baten nahasmena azaltzeaz batera, Japoniarren kontzientzi modernoa aztertuz joaten da. Iraganaren preso den ama bat, frontetik etorri berri den drogazale eta taberna-zulo zale bat, eta maitasun bila, azalpen bila eta bide berrien bila dabilen neska gazte bat dira abaildurik eta isolaturik agertzen diren protagonistak. Bakarkako eta komunikazio gabeko babeslekuak dira galdutako paradisu honetara gerturatzen gaituztenak. Leku bat, non, sartaldeko eguzkiak pertsonaiak eta egoerak inguratu eta ahitzen dituen, liburua argitaratu ostean, egilearen bizitzarekin ere amaitu arte.
Iruzkinak 0 iruzkin