- Home
- Nobedadeak
- El roble y la ceiba
El roble y la ceiba Historia de los vascos en Cuba
Ez da gehiegikeria kubatarren eta euskal herritarren artean harreman luzea eta konplizitatezko begiradak daudela esatea. Beharbada, biak, bizirik eta duin iraun behar horretan egoskorturik dauden uharte-herriak direlako. Lehenik kolonialismoaren aurrean, eta orain errebeldia politikoa eta kulturala bazterrean uztea eskatzen dien pentsamendu bakarraren aurrean. Euskal herritarrak Kubaren independentziaren lekuko izan ziren, erreklutatuak izateari uko eginez, eta gero euskal lurretan pairatu behar izan zituzten uhartean ezagututako buruzagi militar haiek. Kubaren independentziak euskal herritarren haienganako begirunea handitu zuen eta, zergatik ez, uhartea esperantzaren ikur bihurtu zen euskaldunentzat. Kubako Iraultzak ere, nolabait, beti izan zuen Euskal Herriaren babesa eta begirunea. Liburu hau, nolabait, bi herrien arteko beste besarkada bat da. Orrialde hauetan bi historia paralelo gurutzatzen dira, eta etorkizun komunaren bidean aurrera elkarrekin egiten dutela dirudi, elkarren berri duten uharte solidarioen artxipelagoa osatu nahian.
Iruzkinak 0 iruzkin