- Home
- Nobedadeak
- El vino y su mundo
El vino y su mundo
Hainbat idazlek, medikuk, kronikarik, legelarik, aszetek, historialarik, humanistek, pentsalarik eta mitografok ardoaren ikerketari eta horren munduari eskaini zioten beren ezagutza eta jakintza. Bai ikuspuntu literariotik, kulturaletik, historikotik bai terminologikotik, geografikotik eta enologikotik arbasoentzat izandako garrantziaz ari zaigu Antonio Rey Hazas liburu honetan, garaiko 400 testu baino gehiago bildu baititu irakurleari likore gozagarri honen inguruko ikuspegi oso bat eman asmoz. Mahatsaren erreinuari, kulturari eta horren sekretu gordeenei buruzko bilduma zehatz eta zabal bat da hau, beraz. Orrialdeotan honezkero gehienek ahaztu dituzten bitxikeriak, jakintzak eta ohiturak aurkituko ditu irakurleak, ongi ulertzeko eta gozatzeko beharrezkoak diren xehetasun eta erudizio osoaz.
Iruzkinak 0 iruzkin