- Home
- Nobedadeak
- En defensa de causas perdidas
En defensa de causas perdidas
Emantzipazio globala bete ezinezko ilusioa ote da? Antzinako balio unibertsalak iragandako garai baten arrastoak besterik ez al dira? Liberalismo ekonomikoa eta gobernu minimoa ezaugarri izanen dituen hirugarren bide zorigaiztoko baten aurrean amore eman behar al dugu, izugarrikeria totalitarioen beldur? Liburu sonatu honetan Slavoj Žižek filosofo polemikoak ideologia nagusiari aurre egiten dio eta «galdutako borroka» batzuen birjabetze beharra aldarrikatzen du, eta egiaren hazia bilatzen du iraganaren politika «totalitarioan». Era berean, izu iraultzailea eta langileen diktadura berrasmatzeko beharra azpimarratzen du emantzipazio unibertsalaren aldeko borrokan. Ausardiaz onartu behar dugu borroka horren itzulera, baita horrek hondamendi erabatekoa ekar balezake ere.
Iruzkinak 0 iruzkin