- Home
- Nobedadeak
- Ene iratxoekin solasean
Ene iratxoekin solasean (Atzera begirako egunkaria, 1990-1998)
«Inoiz ez gaude bakarrik, batzuetan uste dugunaren despit. Ez, eta Crusoe ere ez zen inoiz bakarrik egon: bere mamuak izan zituen lagun hasieran, Ortziral gero. Gizakia gizaki denetik, geure baitako solasak izan ditugu, aberatsak oso, askotan, gure baitako hainbat eta hainbat mamu eta iratxorekin etengabe egiten ditugunak. Zertan eskizofreniko izan gabe, logikarekin, adimenarekin, gauzen ikerketen inguruko prisma, ertz, begi zorrotz eta lausoekin zer-begiraturik duten geure baitako iratxo asaldagarri desberdinak ditugu solaskide. Iratxo asaldagarriak, gure lehen bat-bateko begiraden aurrean gauzak etengabe bertze angelu batetik ikustera garamatzatenak, edo bai behintzat saiatu. Horixe, "Ene iratxoekin solasean emanaldi hau" […]».
Horrela hasten da Bixente Serrano Izkok prestatu zuen sarrera, 2020ko ekainean utzi gintuen baino lehentxeago idatzia. Liburua urte horretan argitaratzeko asmoa genuen, baina patua bidean gurutzatu zen. Urtebeteko atzerapenarekin bada ere, hemen duzu, irakurle, egileak hainbesteko mimoarekin prestaturiko lana.
21,50 €
20,42 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin