- Home
- Nobedadeak
- Erika. No soy perfecta
Erika. No soy perfecta
Inperfekzioaren aldeko manifestu bat da, eta hori adierazteko Erikaren historia hartu dugu kontagai. Triku eme bat da Erika, hanka bat galdu duena eta horregatik abandonatua izan dena basoaren erdian. Hantxe doa basoan bizi diren pertsonaiak banan-banan ezagutzen, eta ulertuz doa ikasgai bat, inor ez dela perfektua eta nork bere burua den bezalako maitatzen ikasi behar duela.
Omenaldi bat da gure gizarteak apetak emanda bihozgabe eta arduragabeki egunero abandonatzen dituen animalia horiei. Hanka erabat nekrosiak joa zuela abandonatu zuten Erika, baina suertea izan zuen ebakuntza egin ahal izan geniolako eta gure lankide Taniak adoptatu eta mimatu zuelako hil zen arte.
Ipuin hau autoestimuaren aldeko mezu bat da, haurtzaro deitzen dugun garai magiko baina hauskor hori inork apur ez dezan, ezta perfektu usteko jende horren intolerantziak ere.
Xehetasunak
Informazio gehiago
Iruzkinak 1 iruzkin
Muy recomendable, para grandes y pequeños