- Home
- Nobedadeak
- Espedizioa
Espedizioa Mendi ororen pisua
Gailurrarekin amets egiten du mendira doanak eta, hala, bada, guk amets egiten dugu: George Mallory ingelesak Virginia Woolfen Bidaiaren amaiera liburua eraman zuela Everestera 1924ko espedizioan; Fritz Luchsinger alemanak Rainer Maria Rilkeren Duiniar elegiak zeramala 1983an Shisha Pangman hil zenean; Stuart Alexander Lowek James M. Caanen Postariak bi aldiz deitzen du beti zeukala aldean elur-jausi batek irentsi zuenean. Juanra Madariagak Unai Elorriagaren SPrako tranbia handietan txikiena den Shisha Pangmara eraman bazuen eraman zuen. Hortaz, liburu horretako protagonista, Lucas, bidaide izan zuen; harekin konpartitu zituen espedizioko beldurrak, maldan gorako literaturaren plazera, lilura baten merkantilizazioagatiko kezka, naturaren basak eta bakardadeak sortzen duten poesia eta, finean, gailurrera bidean egindako barne bidaia.
Xehetasunak
Iruzkinak 1 iruzkin
Munduko 14 mendi altuenen artean txikiena den Shisha Pangmara egindako bidaia hari gidaritzat hartuta, barne eta kanpo bidaia kontatzen digu Madariagak. Mendia edo bidaiatzea maite duen orok irakurri beharreko lana dela uste dut, baina kronika baino askoz gehiago dela esango nuke: literatura, abentura, natura eta intimitatea nahasten dituen liburu miragarri bat da Espedizioa. Ez dakit niregana iritsi zen edo ni harengana hurbildu nintzen, baina momentu berezian heldu zitzaidan eskuetara. Irakurtzeari ekin nionean Nepalera eta Himalaiako mendietara bidaiatzea buruan neu- kan. Madariagak zalantza guztiak urrundu zizki- dan: hara joan behar nuen.