- Home
- Nobedadeak
- Euskal Herriko tximeletak
Euskal Herriko tximeletak 100 espezietik gora, arruntenak, ikusgarrienak eta esanguratsuenak
Euskal Herrian, kantauriar, mediterraneo eta alpetar klimek bat egiten duten gunean, tximeleta aniztasun zabala duen habitat multzoa dago. Lur horietan penintsula iberiarrean dauden 237 espezietatik %80a baino gehiago bizi baita. Tximeletak ikuskizun soil bat baino gehiago dira. Bere zeregin ekologikoa funtsezkoa da. Polinizatzaile garrantzitsuak izaki, loreak eta fruituak dituzten landareen ugalketan eragile apartak dira. Horrez gain, elikadura-katearen osagai-giltza dira, artropodoetatik hasi, eta hegazti, narrasti eta ugaztun txiki espezie askorentzako oinarrizko elikagai baitira. Intsektu hauek ezagutzeko behaketa sakona eta argazkigintza dira, zalantzarik gabe, biderik zuzenenak. Teknika horiek bere portaera eta anatomia zehaztasunez behatzeko aukera eskaintzen digute, berauei inongo kalterik egin gabe, espezie ezberdinak zuzen bereizi ahal izatea bideratuz. Gida honek gure inguruko 101 espezieren selekzio bat biltzen du, bere hegaldi-epearen, zein altueratan dauden, bere bizilekuen eta beraien beldarren elikagai-landareen informazioa jasoz. Oro har, intsektu baliotsu hauen ezagutza eta mirespenaren hastapenean laguntzeko tresna izan nahi du.
Iruzkinak 0 iruzkin