- Home
- Nobedadeak
- Ez duzu sinetsiko
Ez duzu sinetsiko
Jonek, aitaren etxera bolada batez aldatuta, bere adineko auzokide berri bat du: Samira. Etorri berria ez bezala, hizlaria da Samira, eta berehala hasiko zaizkio eskolakoak eta lagunei buruzkoak kontatzen. Balkoiak alboz albo dituzte, ez dago ihesbiderik; ezta nahi ere: Jonek adi-adi entzungo ditu istorio liluragarriak Samiraren ahotik, eta horrela nahas-mahas aireratuko dira banpiroak, superbotereak eta beste misterio sinesgaitz batzuk. Hasi ere, honela hasten baititu Samirak bere istorioak: “Ez duzu sinetsiko, baina...”.
15,00 €
14,25 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin