- Home
- Nobedadeak
- Ezkutuan dagoena
Ezkutuan dagoena
Orion Oria da itsasadarra; bertan biltzen dira itsasoko gazia eta ibaiko ur gozoa. Bi hauen arteko talkak bizitza gogorra ematen du; arnasa eta hatsa sortzen dira.
Ur horretan borrokarako ametsak jaiotzen dira. Bertan agertzen dira arraunlariak, arrantzaleak, sare-jostunak, arrain-saltzaileak, umeak jaiotzen dira…, eta igeri egiten da, eta bazkaltzen, ezkontzen…, eta azkenean hil.
Marisaren lan honetan uraren mota guztien isla nabarmena da. Egileak indar haundiz itsas ertzeko jendea eta bere bizimodua islatzen ditu. Bere herria, Orio, olerki argazki hauetan erakusten digu eta bertakoak beti ditu gogoan. Emakumea dela sortzailea —eta nola ez, emakumeen barrutik, soilik, sortzen baita bizitza— gogoan du: alaba dela, ahizpa dela, arreba dela, ama dela, irakaslea dela, guztiak urratu ditu oriotar honen bihotzak. Olerki bilduma honek, garrasiekin batera, pozak eta alaitasunak eztanda indartsuak eragiten dituzte irakurlearen begietan, belarrietan zein burmuinetan.
Iruzkinak 0 iruzkin