- Home
- Nobedadeak
- Filosofia apaingelan
Filosofia apaingelan
Filosofia apaingelan Saderen obrarik distiratsuena da, adituen ustez. Antzerki itxura duen harribitxi honek ezin hobeto laburbiltzen ditu "markes dibinoaren" sexu-fantasia mugagabeak eta mundu-ikuskera zorrotz eta iraultzailea. Neska gazte birjina baten "heziketa sexuala" da gaia. Teoria eta praktika uztartuz, Dolmancé eta Saint-Ange jaun-andere libertinoek plazerraren eta bizitzaren sekretu guztiak erakusten dizkiote Eugeniri, eta pertsonarik lizunena bihurtzen dute oso denbora gutxian. Harritu eta aztoratu egiten du liburu honek aldi berean. Sadek azken muturreraino jarraitzen dio bere logika eta senari, egiaren eta atseginaren bilaketa desesperatuan. Horregatik, irakurlearen aurreiritzi asko dardaraz jartzen du berehala. Eta ez pentsa sexua bakarrik astinduko digunik; baita politika, erlijioa... eta bizitzaren zentzua bera ere.
Iruzkinak 0 iruzkin