- Home
- Nobedadeak
- Gerraren antzea
Gerraren antzea
K.a. IV. mendean, gerraren antzeari buruzko lehenbiziko saiakera idatzi zen Txinan. Egilea, Sun-Tzu. Askoren ustez pertsonai hau ez zen esistitu eta bere bizitzan, errealitatea eta fikzioa nahasten dira.
Mirestekoa da berari egotzi zaion lana, ideien orijinaltasuna eta zehatzagatik. Hogeitabost mendetan zehar, pentsamendu militarraren oinarritzat hartua izan da eta jeneralen arrakastak eta Mao Tse Tung-en estrategia aparta azaltzen ditu. Bere irakaspenek tokia aurkitu dute menderatu beharreko areriorik izan daitekeen bizitzaren aspektu guztietan. Entrepresa handietako ejekutiboek eriden berria dute Sun Tzu-ren irakaspenen aplikazioa negozioen munduan. Gerraren antzea, engainuan oinarritzen da. Gerraren antzean adituak direnek, borrokatu gabe menperatzen dute arerioa.
Iruzkinak 0 iruzkin