- Home
- Nobedadeak
- Guía de montes de Navarra
Guía de montes de Navarra 231 rutas a 522 cimas
Nafarroako mendi gida berria daukazu esku artean. Berrituta, eguneratuta eta handiago dator. Egileak, Juan Mari Feliu mendizale adituak, aurreko edizioetako ibilbide eta gailur guztiak banan-bana aztertu ditu, interesa galdu dutenak kendu eta txango zein igoera berriak sartu ditu. Orotara, liburu honetan 231 igoera eta 522 gailur aurkituko dituzu, tartean direla Euskal Herriko Mendi Katalogoko Nafarroako 215 tontorrak.
Mota guztietako ibilbideak dira, denak erakargarriak, denak gaurkotuta. Nafarroako geografia goiti-beheiti darabil, hasi Larrako goialde zurietan eta amaitu Bardeetako muino gorrixketan. Hemen dira gailurrik ezagunenak eta mendirik bakarti eta urrunenak. Egileak edonor egiteko txangoak diseinatu ditu, baina baita igoera gogorrak ere, edo mendilerroetako bizkarretatik egiteko zeharkaldiak eta, inoiz, eskuz lagundu behar izaten diren igoeretakoren bat edo beste. Ibilbide bakoitzak jakingarriak eta ibilbidearen mapa dakartza.
Labur esanda, esku artean daukazu Nafarroako mendietako gidalibururik osatuena, Nafarroako mendiak ezagutzeko trenarik egokiena, nafar natura oparoaz gozatzeko biderik onena.
Iruzkinak 0 iruzkin