- Home
- Nobedadeak
- Guía local para la defensa y recuperación del patrimonio...
Guía local para la defensa y recuperación del patrimonio de Navarra Nafarroako ondarea babesteko eta berreskuratzeko herri gida
Hamar urte baino gehiago dira 2007an kasualitatez aurkitu genuenetik Eliza Katolikoa inmatrikulazio maltzurrak egiten ari zela Nafarroan. Hasieran ez genuen sinesten, baina gero, ziurtatu genuen, eta eskandalua lehertu zen. Frankismo garaiko eragozgarri juridiko bat erabilita, Aznarren gobernuak konpontxo egin zuen Eliza Nafarroako eta Espainiako etxe agentziarik handiena bihur zedin. Ez zituzten bakarrik gurtzarako lekuak berendu (ezta Francoren aroan ere ez zuten izan baimenik horretarako), baizik eta baita eraikinak, baratzeak, hilerriak, parkeak eta, are, pilotalekuak ere. Horrek esan nahi zuen saldu, hipotekatu, alokatu eta jabe gisa erabil zitzakeela ondasun horiek, eta, zorigaitzez, halaxe ari da gertatzen, gure Ondarearen kalterako.
Hirugarren liburua dugu hau gai horri buruz, halaxe egitea erabaki baitzen 2017ko abenduaren 16an gure plataforman dauden Alkateen eta Kontzejuen azken Batzarrean. Aitzinekoen aldean, honen helburua ez da bidegabekeriagidaren berri ematea eta hura salatzea. Helburua da Udal eta Kontzejuei lege-tresnak ematea, beren eskubideen alde borroka daitezen; zer immatrikulatu den jakin dezaten; Elizari bere obligazioak betearaz diezazkioten eskuratu dituen ondasunez denaz bezainbatean; ondasun horiek honda ez daitezen eta sal ez ditzaten; Elizaren hierarkiari egotz diezazkioten mantenimendu gastuak. Azken batean, ohar dadila zer-nolako erantzukizuna hartu duen bere gain, eta ez dezala pentsa gizarteak egin behar dituela Elizak indarrez beretu dituenen gaineko konponketak eta berritzeak. Ezta euro publiko bat bera ere, ez bada ondasuna itzultzekotan.
Gida honekin beste pauso bat eman dugu aitzinera. Gure arbasoek gizaldiak behar izan zituzten Ondare hori eraikitzeko. Nafarroako Udal eta Kontzejuei ez zaie hainbeste kostako hura berreskuratzea.
Iruzkin gehigarriak
Castellano / EuskaraXehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin