- Home
- Nobedadeak
- Hara!
Hara!
Hara! (2012 Etxepare saria), Miren Asiain Lora:
Atzo igerilekuan pasa nuen eguna.
Amona!
Etxerako bidea hartu ordez,
amonak beste bide bat aukeratu zuen.
Ez genituen betiko etxe tristeak ikusi,
baso liluragarri bat baizik.
Zenbat kolore!
Nora goaz amona?
Hara! magiaz beteriko kontakizuna da: teknika desberdinak abilki erabiliz eta maisuki nahastuz, nortasun bisual handiko album bat osatu du, egunerokotasunetik abiatuta fantasiaren erresumara jauzi egiten duena.
Protagonista haur bat da, amonak igerilekuan jasotzen duena, etxera laguntzen, berarekin zinemara joaten, erosketetara eramaten; baina amonak, aldi berean, mundu errealaren eta ametsezkoaren arteko giltza duela dirudi, eta haurrari lagunduko diola batetik bestera igarotzen.
Hara! liburua irabazle gertatu zen Etxepare Sariaren VI. Edizioan. Sari hau Nafarroako hainbat toki-entitateetako euskara zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Miren Asiain Loraren lana 16 lanen artean hautatu zuen Patxi Zubizarretak, Iñaki Agirrezabalek, Mikel Valverdek eta Jon Zabaletak osatutako epaimahaiak.
Iruzkinak 0 iruzkin