- Home
- Nobedadeak
- Hiru hartz
Hiru hartz
Hiru hartz folklore-istorio anonimoa da. Robert Southey poeta britainiarrak egin zuen ezagun, 1837an. Ordutik moldaketak eta egokitzapenak ugariak izan dira mundu osoan.
Ipuin tradizionalean oinarrituta eta intimitatearen ideia nagusi horretatik urrundu gabe, Txo! bildumaren Hiru hartzhonek narratzailearen eta irakurlearen arteko lotura bat eraikitzen du, haurra hartzekin identifikatuta sentitu, eta, horren bidez, atxikimendu bat sor dadin. Album honek, jokabideen eta afektibotasunaren garapenean eragiteaz eta sentiberatasun literario eta artistikoa estimulatzeaz gain, tresna ezin aproposagoa da kontzeptu matematikoak transmititzeko, tamainari dagozkion nozioak ulertarazteko (handia, ertaina eta txikia) edo animalien eta haien ingurunearen arteko loturak egiteko.
Horregatik guztiagatik, Hiru hartz liburuak inplikazio aktiboa eskatzen du, irakurleak beraren usteak liburukoekin kontrastatu beharko baititu, eta, horrela, bere buruaz eta inguruko munduaz duen jakintzan sakonduko baitu.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin