Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Hizkuntzaren iraultza
Hizkuntzaren iraultza
12,00 € 11,40 € Kluba
Saskira gehitu

Hizkuntzaren iraultza

David Crystal britainiar hizkuntzalari ezagunak ingelesaren historiaz eta erabileraz, haur hizkuntzaz, hizkuntza arazoez, dialektologiaz edo Shakespeareren hiztegiaz lan asko eta oso eraginkorrak argitaratu ditu. Azken hamar urteetan, hiru lan berezi eskaini ditu Crystalek: ingelesaren izaera globalaz, hizkuntzen heriotzaz eta Internetek hizkuntzen erabileran duen eraginaz. Azken hiru liburu horien laburpen eguneratua da aurkezten ari garena. Erraz irakurri ahal izateko eta mezurik garrantzitsuenak modu egokian zabaltzeko pentsatua.

Arlo asko dira liburu honetan interesatu zaizkigunak. Ingelesaren gailentasunak ez gaitu harritu, nahiz eta ematen diren datuak txundigarriak izan. Hala ere, hizkuntza txiki edo gutxituen heriotza egoeraren ezaugarri ezkutuak jakinarazi nahiak gehiago bultzatu gaitu euskarazko itzulpen hau bideratzen. Hizkuntza aniztasuna desagertzeko arriskuaren handia eta zabala zeinen oharkabe gertatzen ari den ikustea eta erakutsaraztea ezinbesteko ekimena iruditzen zaigu.

Euskalduna bezalako gizartean ere, nahiz eta hizkuntza gutxitu baten indarberritzeko ahalegin handiak egiten ari garen, derrigorrezkoa iruditzen zaigu beste egoeren jakitun, eta nolabait suspertzaile ere izatea, hizkuntzen egoeran ingurugiroarenean bezala, gauzak geroz eta elkarlotuagoak gertatzen baitira. Ez dauka zentzurik hizkuntza baten biziraupenaz arduratzeak antzeko egoeran daudenenaz ohartu gabe. Eta hori da, hain zuzen, David Crystalek Hizkuntzaren Iraultza liburuarekin azpimarratu duena.

12,00 €
11,40 € Kluba
Kopurua
Erosi

Xehetasunak

Argitaletxea Erein
Erein
Generoa Saiakera
Edizioa 1
ISBN 978-84-97463-88-1
Hizkuntza Euskara
Argitalpen data 2007 ira 20
Orri kopurua 160
Pisua 248gr

Zure iritzia eman liburuaz

Iruzkinak 0 iruzkin

Erosi