- Home
- Nobedadeak
- Itsaso zabalera!
Itsaso zabalera!
Igo itsasontzira eta etorri gurekin Itsaso zabalera, ea zer aurkitzen dugun oraingoan!
Istorioa bizitzeak aukera emanen dio haurrari, bere gorputza entzuteko, konfiantza indartzeko, lasaitzeko…
Lasaitasunez bildumak norberaren barne entzumena lantzen irakasten du, poliki-poliki norbere aberastasuna, berezitasuna eta altxorra argitaratzen lagunduz.
Liburu hauen berezitasuna, istorio “aktiboak” izatea dela erran dezakegu. Istorio bat eta ariketa praktiko batzuk uztartzen baititu.
Helduaren gidaritzaren laguntzaz, edo liburuko audioak entzunez, haurrak istorioan murgildu eta proposatutako ariketak egin ahalko ditu: bere gorputza entzuteko, tentsioak kanporatzeko, konfiantza indartzeko, arnasa hartzen ikasteko, lasaitzeko…
Liburuarekin batera audio batzuk daude, CD edo QR Kode formatuan.
Iruzkinak 0 iruzkin