- Home
- Nobedadeak
- Jende likidoa
Jende likidoa
Itsas mitologiatik urrun dabiltzan uretan aurki ditzakezu. Ahab kapitaina eta Moby Dicken epikaren ifrentzuan. Txitxarro arruntaren edota zilar arrain ziztrinaren parean. Uraren zikloaren tangentetik alde egin nahiko lukete baina arrainontzi borobilean bueltaka lotu diren arrainak dira. Lixibaz betetako balde batean, izara zikinetako fluido lirdingatsuetan, harraska buxatuan, herdoildutako hoditeriako istilean… hortxe dituzu; egunerokotasun petralean, maitasun likidoaren menean edota lurruntzen diren ametsetan.
Ana eta Jon, eskualidoa frenesian, arrain-saltzailea eta buzoa, ekaitzen izenak dituzten andreak, bebarru garbitzaileak, mapa tatuatua duen labarretako arkitektoa, idazlea eta Gari Drake, Mai Elkano… Ur txikitan azalduta erdi maila likidoaren ur handiak.
Herratu, zalantzati, helduleku fermurik gabe alderrai dabilen gizarte likido baten marea da jende likidoa. Tantaka, ipuinez ipuin, itsaso garaikidea osotzen duena. Marinel, portu zahar eta arrainen unibertso mitologikoek Baumanen postulatuekin bat egiten duten istorio bustiak dituzue hauek. Lurrundutako jendea edota, jende eferbeszentearen garaira heldu baino lehen, likidoa izan den denbora bateko lekukotasuna.
18,00 €
17,10 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin