- Home
- Nobedadeak
- Kometaren eraginpean
Kometaren eraginpean
Liburu honetan, asaldatzea egunerokotasunetik dator, azalekotik. Auzokideen bizitza zelatatzea norberaren errutina hankaz gora jartzera etor daitekeen mehatxua da. Landako babesa arduragarri izaten amaitu daiteke azeri batekin harremana hasten baduzu. Itsasertzean baratutako bale batek hondartzara egindako txangoa hondatu dezake. Eta kometa baten pasatzea gure bizitzaren ongizatea hankaz gora jar dezake.
Bizitzan bezala, pertsonaiek, ezustean, haien baitan dagoenarekin topo egin behar dute aurrera jotzeko eta, era batera edo bestera, kateatuta gelditzen dira haien egunerokotasuna orpotik ateratzera etorri den gertakizunera. Halaber, irakurlea kateatuta gelditzen da narrazioak bere baitan sortzen dituen oihartzunetara.
Xehetasunak
Informazio gehiago
Iruzkinak 1 iruzkin
Liburu honek, Euskadi Saria irabazi ostean, bigarren bizitza bat lortu zuen euskarazko itzulpenaren bitartez. Baina gehiago merezi ditu, katuek bezainbeste gutxienez. Katuez gain azeriak, baleak, txakurrak eta senitarteko arriskutsuak gurutzatuko dira ipuin-liburu honetako protagonisten bideetan, gure mundu arraro hau are arraroago bilakatuz.