- Home
- Nobedadeak
- Kondoi urrunak
Kondoi urrunak
Nork ez du gogoan lehen maitasuna? Edo zulatu zitzaion lehen kondoia? Nork ez du izan amodio ezkuturen bat? Edo nork ez du dastatu zeloen pozoia? Gaztaroko maitasunak gogoratzeko sortuak dira zazpi kondoi erotiko hauek. Erabiliz jabetuko gara maitasun urrun haiek gugandik gertuago daudela hurbilenak baino, oharkabean markatu gintuztela eta, gainera, erotismoaren bidean kondoi berriek ez dutela lehen maitasun haien magia, xarma eta oroitzapena ezabatuko. Baina ez izan beldur. Juan Karlos Merinoren kondoi urrun hauek erotismoaren latex finenez eginak dauden arren, ez dira zulatzen, ongi egokitzen dira eta biluzik bezala egiten eta sentitzen uzten dute. Gomendagarriak dira zentzumen guztien sentsibilitatea laiatzea gogoko duenarentzat.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin