- Home
- Nobedadeak
- Krabelina beltza
Krabelina beltza
Krabelina beltza oso tenperatura beroko nobela erotikoa da. Horregatik, egunean kapitulu bakarra irakurtzea gomendatzen dugu, nahiz eta jakin ez zaigula kasurik eginen. Protagonista liburusaltzaile bat emakume argi eta liberal batekin maitemintzen da eta erotismoaren zirrikitu guztiak arakatuko dituzte elkarrekin: binaka, hirunaka, launaka... Baina badute beren arteko beste obsesio bat ere: Krabelina beltza aurkitzea. Bilaketa horretan, kriseilu gorriko etxeak ezagutuko dituzte. Sufrimenduaz asko idatzi da gure artean, baina atseginaz gutxi. Elexpururen nobela honetan fantasien eta sexu-atseginen mundua luze eta zabal kontatzen da, gauzei bere izenez deituz eta erotismoa bere inguru naturalean kokatuz: amodioa, desamodioa, grina, jelosia, askatasun eta ziurtasun nahia... Bizitza, hain zuzen.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin