- Home
- Nobedadeak
- La bolchevique enamorada
La bolchevique enamorada
Vassilissa prestutasun handiko gazte boltxebikea da, Volodya anarkistarekin zeharo maitemintzen dena. Harreman polit bati baino gatazkatsu bati ematen diote hasiera, zeinean maitasuna herriarekiko konpromisoarekin nahastuko den. Alexandra Kollontaik egin zuen legez, nobela honen protagonista buru belarri murgiltzen da iraultza sobietarrean eta borroka feministan. Egilearen esanetan, "Nobela hau ez da ez ikerlan etikoa ezta sobietar Errusiako bizitzaren ikuspegi bat ere; gerra-osteko harreman sexualen ikerketa psikologikoa besterik ez da. Azaltzen ditudan arazo asko ere ez dira sobietar Errusiara soilik mugatu behar. (...) Liburu hau idaztean nire helburua balore-moralen hipokresia burges zaharrari gogor erantzuteko tresna sortzea izan da. Horretaz gainera, asmoa emakumea errespetatzen hasiak garela beste behin erakustea ere bada, ez bere "moral onagatik", baizik eta haren klasearen, herriaren eta orokorrean gizatasunaren betebeharren aurrean duen izaera eta zintzotasunagatik".
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin