- Home
- Nobedadeak
- La historia me absolverá
La historia me absolverá
1953ko uztailaren 26an abokatu gazte batek errebelde talde batekin batera Moncadako Kuartela eraso zuen, Kubako Santiagon. Erasoak porrot egin zuen eta errebeldeen buruzagia atxilotua izan zen. Fidel Castroren izena Historian bere bidea egiten hasi zen. Abokatua izaki, berak prestatu zuen bere buruaren defentsa. Epaiketa, matxinatuentzat zigor eredugarria izan behar zuena, Batistaren diktaduraren aurkako aldarri ozena eta Kubako Iraultzaren ataria bihurtu zen. Hitzaldi eder eta zehatz batean, Fidelek programa demokratikoa eta nazio askapenaren aldekoa osatu zuen, oraindik bere benetako asmoak azaldu gabe. Epaiketa hartan egindako defentsa hura liburu bihurtu zen eta mundua batetik bestera zeharkatu du, milioika ale salduz. Berrogei urte eta gero, berriro ere Santiagotik, Fidelek urte hauen guztien balantzea egiten du eta berriro ere zapalduen aldeko ahotsa azaleratzen. Bi testuen artean buruzagi koherente bat aurki genezake, bere ideiei benetan fidela.
Iruzkinak 0 iruzkin