- Home
- Nobedadeak
- La senda del abismo
La senda del abismo
"Metro-ahoaren zuloan, kartoien artean, arropa zikinez osatutako pilen artean, oinezkoen begirada axolagabeen aurrean, hiriaren zurrunbiloaren erdian, bazen bizitzarik. Eta ez ziren hiriaren altzariak". Kalean bizi diren jende horiei eskainitako eleberri honetan, Iñaki de Juana, gizarteak baztertu eta ahazturik dituen horien bizitzan barneratzen da ausardiaz. Kaleak argiz, ibilgailuz eta jendez betetzen diren bitartean, isilpean, hor bertan, etxerik gabeko milaka pertsona gordetzen dira, hirian bertan. Errealitate honetan oin harturik, egileak fikziozko pertsonaia baten gorabeherak kontatzen dizkigu, ezkutatu ohi zaigun bizimodu baten gordintasuna azaleratuz. Gure kontzientzietaraino iristen da narrazioa, indartsu, gogor eta eder.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin