- Home
- Nobedadeak
- La Sirena Roja
La Sirena Roja
Eider Chassereau ertzainak eta Jon Ander Macua azpi-ofizialak beren ibilbide profesionaleko kasurik garrantzitsuena izan daitekeen horri aurre egin beharko diote. Larrututako bi gorpu aurkitu, elkarren artean lotura gaizto bat dagoela ikusi, hariari tira egin eta Lorenarengana iritsi dira: tatuajegile donostiar ospetsu bat, mehatxu eta erasoak tarteko urruntze agindu batekin bukatu zen harreman batetik askatu eta oraindik ere guztiz ongi ez dagoen emakumea.
Erloju kontrako ikerketa bati ekinen diote orduan, biktima gehiago egon aurretik saileko hiltzaile bat izan daitekeena aurkitzeko, eta aurrez aurre topo eginen dute aurreiritzi erlijiosoen eta sekretu ilunen sare korapilatsu batekin. Kasuak irentsi eginen ditu, beren bizitzaz ere ahazteraino.
Murgil zaitez zu ere irakurketa zirraragarri honetan, eta ikusiko duzu zer gertatzen den odolak eta tintak arteaz harago egiten dutenean…
Ezaugarri duen estilo arin eta bisualarekin, Noelia Lorenzo Pinok harritu egiten gaitu eleberri honekin, non gordintasunak eta giro grisak talka egiten duen pertsonaien hurbiltasunarekin.
Iruzkinak 0 iruzkin