- Home
- Nobedadeak
- La ternura de los pueblos
La ternura de los pueblos Euskal Herria internacionalista
Euskal Herriaren independentziarako borrokak lagun izan du beti hemendik urrun egin ziren eta egiten diren antzeko prozesuekiko elkartasuna. Gure herriaren emantzipazioan gehien saiatu diren horiek izan dira besteen askapenean sutsuen parte hartu dutenak. Elkartasun horrek gizakion dimentsiorik ederrenetako bat azaleratzea ekarri du. Horretan aritzen denak bat egiten du beste herrien sufrimenduarekin, eta haiekin bizi du irtenbideen bilaketak sortzen duen tentsioa. Internazionalismoak mugak zabaltzen ditu, identitateak alde batera utzi gabe; munduko biztanle bilakatzen gaitu, baina gure identitate nazionalari eutsiz.Liburu honek bidaian eramango gaitu (euskal nazionalismoaren jatorrietatik gaur egun arte) herri eta borroka anitzetatik (Euskal Herria, Irlanda, Nikaragua, Guatemala, Kuba, Palestina, El Salvador, Sahara eta beste), non euskaldunek bizitzaren onena eman duten, baita bizitza bera ere. Esperientzia horrek errealitate bilakatu du poetak deskribaturikoa: elkartasuna herrien arteko samurtasuna da.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin