- Home
- Nobedadeak
- La tragedia del copyright
La tragedia del copyright Bien común, propiedad intelectual y crisis de la industria cultural
Azken mendean ekoizpen intelektualaren eta kultur sorkuntzaren moldeak hegemonizatu dituen merkataritza-ereduari buruz mintzo dira enpresa handietako eta kultur industrietako ordezkariak, eredu hori ekosistema itxi bat balitz bezala, gaur egunera modu harmonikoan eta gatazkarik gabekoan iritsi izan balitz bezala. Irakurketa horren arabera, gaur egun internetek, deskarga-kulturak eta horri loturiko hartu-emanak ustezko ordena natural hori mehatxatuko lukete, sormen eta ikerketa prozesuen ondorioz artelanen gaineko jabetza-tituluetan oinarritzen den ordena.
Baina, La tragedia del copyright honek erakusten duenez, gaia gatazka-eremu izan da beti, eta hamaika diziplinari eragiten die, besteak beste, zientziari, laborantzari, arte ekoizpenari eta herri kulturari. Copyrightaren eta egile-eskubideen historia oso loturik dago jakintzaren nahiz kulturaren desjabetze, eskuratze, pribatizazio eta merkaturatzearekin, eta horiek eragina izan dute bai komunitate indigenen antzinako ezagutzan bai bizitza osoa sormenari eskaini diotenengan.
Iruzkinak 0 iruzkin