- Home
- Nobedadeak
- Limoia
Limoia
Ilargian kulunkantari bilduma 0-3 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta dago. Poesia piktografikoaren modalitate berri bat izendatzeko hitza da poegrama, eta irakurle txikiaren “begia heztu eta belarria eztitu”ko duen irakurketa erritmoa aurkitzean datza.Sortzaile bien ekarpenaren alde biak –literarioa eta plastikoa– doitzean datza PAMIELA-KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu. Edukiari dagokionean, Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza “erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariketa poetikoa da”. Gauzak horrela, ba, ezkerretik eskuineraeta, goitik behera irakurri behar duela ikasiko du haurrak eta, halaber, orriak pasatzea bertsoen bilakaera dela.Liburu bakoitza poema oso bat da eta ezaugarri hauen arabera ondua dago: - Haur kantutegiaren egitura poetikoaren baitan: gehitzea, zerrendatzea, objektuak banan-banan aipatzea, kateadura, bertsoa, leloa... - Tradiziozko kantutegiaren bitarteko poetikoak erabiltzen ditu: oihartzunak, errimak, onomatopeiak, anaforak... - Lehenengo adinen interesguneei lotzen zaie.
Iruzkinak 0 iruzkin