- Home
- Nobedadeak
- Los nuevos perros guardianes
Los nuevos perros guardianes
Gaur egungo kazetaritza mundua, erreta dagoen lur-saila da, non igorle eta hartzaileen gezur eta manipulazioek ezartzen duten gizartearen bizimodua. Liburu honek, kazetaritza objektiboaren mitoa puskatzen du, bere ideien, hitzen eta ekintzen jabe den kazetariaren mitoa. Serge Halimik hazten ari den eta unibertsala den fenomenoa islatzen du. Kazetarien lanak garraiobide, propanganda eta hedabide jabeen interes eta botere ekonomiko eta politikoaren defentsarako erabiltzen direla dio. Hala ere beti daude salbuespenak, izan ere, kasu batzuetan gizartea lagundu eta botereari aurka egin beharrean, ideología bat martxan jartzeko makinak bezala erabiltzen da kazetaritza. Los nuevos perros guardianes liburu zentzuduna da, kezka plazaratzen duena. Boterea, menperatzea eta jabetza bezalako ideiak zenbateraino behar ote diren pentsarazten duten horietakoa.
Iruzkinak 0 iruzkin