- Home
- Nobedadeak
- Más allá de 1512
Más allá de 1512 Memoria, política y hegemonía
Liburu hau bidaia bat da Nafarroako eta orokorrean Euskal Herriko iraganera, orainera eta etorkizunera. Nafarroako Erreinua konkistatu zuten garaira bidaia, 1512ra, eta hori mende guzti hauetan nola kontatu den aztertzera, bereziki 2012. urtean, bosgarren mendeurrena baita. Data esanguratsuaren harira eta navarroespañolismo delakoaren hegemoniaren oinarriak zehatz-mehatz aztertu ondoren, Floren Aoiz gizartearen muturreko birpolitizazio baten alde mintzo zaigu, handikeria pertsonal eta sektakeriatatik urrun, gehiengo transformatzaileak gauzatu ahal izateko; gisa berean, iragana berregiteko tentazio ororen aurka egiten du. Izan ere, historiaren aldeko batailak baino, Euskal Herriaren etorkizunaren gakoa gehiengoak izanen diren adostasunak sortzean eta zerumuga adostuen inguruan hegemonia eraikitzean datza.
Xehetasunak
Informazio gehiago
- Leer fragmento
- Kritika Berrian
- Entrevista al autor en Gara
- Elkarrizketa egileri Halabedi Irratian (mp3)
Iruzkinak 1 iruzkin
«Nafarroa, arragoa, sua eta ura, oinarri eta oinaze, hormarik gabe utzitako etxea», zioen Letek. Euskal Herriaren iragana, oraina eta geroa Nafarroatik pasatzen da; Euskal Herririk nahi ez duen orok badaki hori. Guri, Euskal Herri aske eta osoa nahi dugunoi, dagokigu ondo jakitea zer egosten den nafarron lurraldean.