- Home
- Nobedadeak
- Mila eta bat gauen gaua
Mila eta bat gauen gaua
Munduan aski ezaguna da Mila gau eta bat gehiago liburuaren istorioa, baita bizirik irauteko Xerazadek Xariar sultanari gauero kontatu behar izan zizkion istorioetako asko. Baina zer gertatu zen Xariar sultanak Xerazaderi bizitza barkatzea erabaki zuenean? Zer gertatu zen mila eta bigarren gauan? Galdera hauei erantzutera eta liburu klasiko honi amaiera ematera dator, paradoxikoki arabiar literatura modernoaren aitatzat hartua izan den Nagib Mahfuz. Amaiera baino jarraipena ematera dator Mahfuz, jarraipen posibleetako bat. Mila gau eta bat gehiagoren molde klasikoa apurtu gabe, honen kontakizuna osatzera datorren istorio fantastiko batean murgilduko gara Mahfuzen eskutik, non gizonak eta emakumeak, aberatsak eta pobreak, gizakiak eta jeinuak nahasirik biziko dituzte mila gau eta bat gehiagoren atzetik etorriko diren gauak.
Iruzkinak 0 iruzkin