- Home
- Nobedadeak
- Minorreko komedia
Minorreko komedia
Eleberri honetan, judu ez den bikote batek naziengandik ihesi doan judu bat ezkutatzen du etxean. Hala, bada, idazlearen estilo soilean, hirukote horren arteko elkarbizitza, solasaldiak, haserreak, beldurra, klaustrofobia, elkartasuna eta itxaropena agertzen dira orriotan. Egilea bera, naziengandik ihesi, Herbeheretako erresistentzian ibili zen eta, klandestinitatean idatzia, liburu honek, neurri batean, sasian ibilitako garaiko bere bizipenak ditu oinarri.
Katalogotik kanpo
Xehetasunak
Bilduma
AMAIUR
Generoa
Narratiba
Edizioa
1
ISBN
978-84-16350-72-8
Hizkuntza
Euskara
Argitalpen data
2017 mar 1
Orri kopurua
140
Pisua
150gr
Informazio gehiago
Iruzkinak 1 iruzkin
Erdi biografikoa den eleberri labur honek, nazien ihesi dabilen judua eta bera aterpetzen duen bikotearen istorioa dakar. Irribarrea eta hausnarketa eragiten ditu. Holokaustoaren literaturaren perla bitxia da, ironikoa, sinpatikoa, bizipozaren eztanda frenetikoa. Jende arruntak arrunt aparta den gauza bat nola egiten duen erakusten digu: naziei erresistitzea. Sasitarra babesten duen egunerokoaren kontu praktikoetatik auzi sakonagoetara nola jotzen duen liluragarria da. Nola «haurrak nonahi jaiotzen diren, babesleku antiaereoetan, airezko erasoetan, eta, maiz, nahi baino azkarrago», heriotzak kolpatzen duen orotan, nola jarraitzen duen aurrrera bizitzak.