- Home
- Nobedadeak
- Onan
Onan
Eleberri honetan Onan izeneko mutilaren bizitza kontatzen zaigu, hamaika urte dituenetik hogei betetzen dituen arte. Mutilaren nerabezaroa eta gaztaroa dira hain zuzen orrialdeok biltzen dutena. Bere osabaren eta adiskide adituen laguntzaz, sexuaren mundu liluragarria aurkituz joango da poliki-poliki Onan, eta gure gizartearentzat tabu aipaezin diren hainbat eta hainbat kontu gauzarik naturalenak eta ohikoenak bihurtuko dira beretzat. Gutako zenbatek du lagunekin, neska nahiz mutilekin, era gozatsu eta jostagarrian oheratzeko aukera? Nork izan du etxean, sexuari dagokionean, maisu eta lagun onik? Onanek osaba du, eta batetik bere aholkuei jarraiki, eta bestetik bere sen argi eta naturalari, sexuz, adiskidez eta maitalez beteriko mundua gay mundua bereziki erakutsiko digu orrialdez orrialde.
Iruzkinak 0 iruzkin