- Home
- Nobedadeak
- Pakito Arriaran
Pakito Arriaran De Arrasate a Chalatenango
Beste herri batean herria zen gizona. Pakito Arriaranen inguruko ahots, begirada eta memoriek osatzen dute liburu hau; Euskadin militantea eta armekin El Salvador herriko militantea izan zen, azken honetan «Juancito» ezizenez bataiatua. Ezagutu zutenek maitatu zuten, eta gogoratzean, bizipenak berpizten dituzte. Elkarrekin garai hau ez den eta akaso mundu honetakoa ere ez den aroa gogorarazten dute. Borroka amankomunek lekua eta denbora gainditu egiten dute afektua ezartzen eta ideiak gorpuzten dituzten praktikei esker. Inoiz idatzi izan zuen hau Treveris jakintsuak. Eta Zeus alai honek, Euskaditik osorik etorri zenak eta Venezuelan salsa zale bihurtu zenak, hanka bakarrarekin eta behor zuri harro baten gainean, bere kideei goizero adierazteari ekin zion temati, ur eta txori artean; osorik beti ere. Horregatik, hurkoari emandako ostikada harentzat balitz lez sufritzen duen edozein kontzientziari izango dio zerbait esateko liburu honek.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin