Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Palestina (EUS)
Palestina (EUS)
25,00 € 23,75 € Kluba
Saskira gehitu

Palestina (EUS)

Itzultzailea

1990eko hamarkadaren hasieran, Joe Sacco izeneko komikigile gazte batek Palestinara bidaiatu zuen, eta han bizitakoak komikiaren forma artistikopean dokumentatzea erabaki zuen. Merkatuetan paseoan ibili zen, presoei elkarrizketak egin zizkien, manifestariekin solasean aritu zen, nekazariekin bazkaldu zuen, ospitaleetako gaixoak bisitatu zituen, eta, finean, Gaza eta Zisjordaniako herritarren bizitzan eta kulturan murgildu zen.

Esperientzia zirraragarri haren ondorioz sortu zen Palestina, Saccoren aurreneko kazetaritza-lan handia, eta azken urteotan argitaratu den obra politiko eta historikorik onenetakoa. Nobela grafiko hau kazetaritza berriaren oinordeko zuzena da, eta komiki-kazetaritza deitutako korrontearen funtsezko pieza: dokumentu etnografiko aparta, garai hartako kronika garratza eta denboran gehiegi luzatzen ari den gatazka bati buruzko ikuspegi ezin pertsonalagoa izateaz gain, zinez liburu baliagarri eta esanguratsua da Ekialde Ertainak geopolitika garaikidean jokatzen duen eta garai hartan jokatzen zuen rola ulertzeko.

Palestina Art Spiegelmanen Maus sarituarekin konparatu izan da, Saccoren lan hau trebezia eta distira handiz barneratzen delako sozialki eta politikoki oso delikatua den gai batean, komikigintzaren mugetatik irten gabe. Edizio honek Edward Said idazle, kritikari eta historialari ospetsuak idatzitako hitzaurrea ere badu; hain zuzen ere, Said Ekialde Ertaineko gatazkaren inguruko aditurik errespetatuenetakoa da mundu osoan.

25,00 €
23,75 € Kluba
Kopurua
Erosi

Xehetasunak

Argitaletxea Astiberri
Astiberri
Generoa Narratiba
ISBN 978-84-19670-35-9
Hizkuntza Euskara
Argitalpen data 2023 abe 1
Orri kopurua 296
Pisua 943gr

Zure iritzia eman liburuaz

Iruzkinak 0 iruzkin

Erosi