- Home
- Nobedadeak
- Píldoras
Píldoras
Hau sendagai baten iragarkia da, ongizate estatuaren desegite lotsagabearen garaiotarako. Lehenengoz eta azkenengoz, irakurri arretaz sendagai hau nola erabili.
Nahi izanez gero, buru belarri sartu aurretik, galdetu botikan. On egin!
KONPOSIZIOA: Liburu orok dakar: 100 pilula, ordainkidetza aurrez, jakina. Pilula orok du: 400 mg umore garratz.
ARGIBIDEAK: egunerokoak guretzat dituen hamaika gaitz tratatzeko sendagai sintomatikoa.
POSOLOGIA: Pilulak hartzeko modua erabakitzea gaixo bakoitzari dagokio, eta horren dosifikazioa nahieraren araberakoa izanen da. Erabili beti efektiboa den dosirik handiena.
KONTRAINDIKAZIOAK: Sendagai hau ezin dute erabili Legea eta Ordenaren zerbitzura dauden guztiek, besteen izerdiari etekina ateratzen diotenek eta faxisten espektro zabalaren ezpalekoak diren guztiek.
NEURRIAK: ez zaitzala izuak harrapatu.
ALBO-ONDORIOAK: ez du arrastorik uzten. Ez, behintzat, liburuan lantzen diren gaietako batzuek bezainbeste.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin