- Home
- Nobedadeak
- Plantas transgénicas
Plantas transgénicas La amenaza del siglo XXI
Barazki, lekale edota loreen haziak, gaur egun, mundu mailako politika zapaltzaile baten ikur bihurtu dira. Hazia, guztiaren sorburua den hori, dagoeneko ez da nekazariarena, multinazional handiena baizik. Bizitzaren sorburua, gaur egun, irabaziak eta etekinak emango dituen zerbait bezala sortu, landu eta eraldatzen dute, laborategietan. Ahalik eta denbora laburrenean etekin handienak lortzea da orain helburua. Gainerakoak ez dio askorik axola multinazionalei. Munduak eta gizakiak izan ditzaketen ondorioak, berdin zaizkie. Azken batean, ingeniaritza genetikoak ahalbidetu egiten du multinazionalek nahi dituzten produktuak ekoiztea, arriskuen jakitun izan arren. Liburu honek, elikagai transgenikoek ingurumenean eta gure osasunean duten eragina aztertzen du.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin