- Home
- Nobedadeak
- Rebeldes sin tierra
Rebeldes sin tierra Historia del MST de Brasil
Brasil, herri bat baino gehiago kontinente bat dela esan ohi da. Han, zenbakiek eta estatistikek agerian uzten dute kapitalismo basatiaren eraginez Hego Amerikan pairatzen den bidegabekeria. Testuinguru honetan Lurrik Gabekoen Mugimendua (MST) ezin da protesta adierazpen gisara ulertu, erantzun iraultzaile modura baizik. Latifundisten lurrak hartu eta lanpostuak sortuz irauli dute errealitatea azken urteotan. Era berean, duintasuna eta itxaropena ez galtzeko aukera eskaini dio mugimendu honek gizarte brasildarrari. Mundu berriaren aldeko borrokan, erakunde MST aitzindari eta garrantzitsuenetakoa bihurtu da. Herriaren boterea da MSTren indarra. Ongi antolaturiko herriak soilik lor ditzake helburu handiak esan zuen norbaitek gurean. Brasilen ederki dakite hori guztia, eta bidea egiten ari dira.
Iruzkinak 0 iruzkin