- Home
- Nobedadeak
- Sorgin belarra
Sorgin belarra
“Sorgin ehiza” dioguna XVI. mendearen hasieran abiatu zen Nafarroan. 1525 eta 1527 urte bitartean, epaile zibilen bisita izan zuten Erronkarin, Zaraitzun, Aezkoan eta Erro bailaretako herri eta herrixka guztietan: epaile haiek ehun lagunetik gora erre edo urkatu zituzten, gizonak nahiz emakumeak, baita ezin konta ahala errugabe erbesteratu edo espetxeratu ere, sorginkeria salaketa faltsuetan oinarrituta.
Loredi jaiotzatik beretik zegoen markatuta, zazpi alabetan zazpigarrena izaki, eta Pedro Balanza epaile politiko, errege kontseilari eta Nafarroako Entzutegiko epaile ankerrak gertaera zentzugabe batzuen errudun egiten du. Aitaren laguntzaz ihes egitea lortu arren, hurrengo hamabost urteetan atsedenik gabe jazartzen dio beste inkisidore batek, Avellaneda lizentziatuak, erabat sinetsita baitago sorginak, izan, badirela, batzarretara hegan joaten direla, haurrak hiltzen dituztela eta Deabruarekin larrutan aritzen direla.
Bere ohiko maisutasunaz kontatzen digu Toti Martínez de Lezeak mende betetik gora iraun zuen egoera ilun hartan kokatutako fikziozko kontakizun eder hau.
Iruzkinak 0 iruzkin