- Home
- Nobedadeak
- TAV
TAV Las razones del no
2006. urteko udazkenean eman zioten hasiera euskal Y deitutakoari, isilpean kasik eta lehen orriko argazki edota irudi instituzionalik gabe, Madril eta Gasteiz arteko hitzarmen ekonomikoak babesten duen egitasmoa. Ordutik, Abiadura Handiko Trenaren aurkako protesta eta mobilizazio anitz jazo diren arren, oraindik ere euskal jendartean dagoen informazio eza kezkagarria da; proiektu honek gastu ekonomiko publiko handia dakar eta ez ditu onartua izateko bete beharreko ingurune-baldintzak eta baldintza sozialak betetzen. Lanak dagoeneko hasi dira, baina kalte larrienak etortzeko daude. Hori dela eta, honako lan herrikoiak egitasmo suntsitzaile horren birplanteaketa eta atzerapena eskatzeko arrazoi eta argudioak eskaintzea du helburu, horrela Euskal Herri berde eta iraunkorra lortuz.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin