- Home
- Nobedadeak
- Terrorismo occidental
Terrorismo occidental
Talde-lan honetan, Noam Chomskyk boterea eta Mendebaldeko propaganda aztertzen ditu Andre Vltchek zinegile eta ikerketa-kazetariarekin batera. Bi egileak aktibismora eta konpromiso politikora bultzatu dituzten esperientzia pertsonalak narrazio historikoarekin nahasten dira solasaldian. Elkarrizketetan oroitzapen pertsonalak ere agertzen dira, hala nola, New Yorkeko egunkari postua, han hasi baitzuen Chomskyk bere hezkuntza politikoa, eta inperioaren kontrolaren molde anitz eta aldakorrak ere aztertzen dituzte. Bide horretan, Nikaragua, Kuba, Txina, Txile eta Turkian ibiliko dira besteak beste, biek ongi baino hobeki ezagutzen baitituzte guztiak. Gaurkotasun handiko elkarrizketa sakona da, eta gure buru-eskemetako asko apurtzea du asmo; pentsamendu bakar eta zurrunari eraso bat, modu independente eta kritikoan pentsatzeko gonbidapena. Azken batean, propagandak eta Mendebaldeko iruzurrak ehundutako armiarma-sarea askatzeko haize ufada fresko bat da.
“Guk geuk aztertu behar dugu geure izenean zer ari diren egiten”
Xehetasunak
Informazio gehiago
Iruzkinak 1 iruzkin
He terminado de leer el libro "Terrorismo occidental", de Noam Chomsky y Andre Vltchek, publicado por su editorial. Les doy la enhorabuena. Les escribo únicamente porque así lo piden al final de su libro, quieren saber la opinión del lector. Pues nada, lo dicho: el libro me ha encantado. Está muy bien presentado en diseño, y el contenido es una conversación muy interesante y amena, y sobre todo se aprende mucho con ella