- Home
- Nobedadeak
- Ura ez baita beti gardena
Ura ez baita beti gardena
Irun hiria literatura 2023
Uraren antolamendurako ardura eman diote Sara Zaldaiz ingeniariari Nafarroako gobernu berrian, eta horregatik joan da Erriberako Lurribar herrira, ur-horniketan arazoak daudela eta. Udalaren eta laborarien arteko liskar moduan hasten dena, ordea, korapilatuz joango da, enpresarien trikimailuak, alderdi politikoen xextrak eta hilketa ilunak ere nahasteraino.
Euskal letretan gutxitan agertu diren paisaiak eta pertsonaiak ditugu liburu honetako protagonistak: Erriberako lur idor eta baratze oparo ureztatuak, politiko kontserbadoreak, nekazari zailduak eta Nafarroako botere faktikoen interesak; horra, thriller bizi honetako osagaiak, Xabi Lasa egileari Irun Hiriko Kutxa eleberri saria eman diotenak.
24,25 €
23,04 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin