- Home
- Nobedadeak
- Valdorba románica
Valdorba románica
Valdorba Románica liburuak Nafarroa erdialdean, Erriberritik hurbil eta Iruñeatik oso gertu kokaturik dagoen bailara baten artea erakusten du. Bertan, pagadiz eta erkameztiz inguratutako bere herriek dauzkaten hogeita zazpi elizetako dorre eta kanpai-hormek zerua urratzen dute. Zaletuak Europa osoan parerik ez duten erromanikoko bi harribitxi aurki ditzake zaletuak Valdorban: Etxanoko San Pedro ad Vincula eliza, irudi profanoz hornitutako portada daukana, eta Iratxetako garai bitxia. Honetaz gain, nafarroako landa erromanikoko erakusgarri diren beste hiru eraikin topa daitezke, beste hainbeste ibilbideetan kokatuak: Katalaingo Kristo Sainduaren baseliza, Orisoaingo San Martin eliza -zeinaren azpian kripta ñimiño bat gordetzen den- eta Olletako Jasone eliza, bere zinborio ikusgarriarekin.
Iruzkinak 0 iruzkin